Hardcover, 88 pages

Euskara language

Published Sept. 4, 2023 by Elkar.

ISBN:
9788413602950
5 stars (1 review)

Etorkizun ez oso urrun batean, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri gehiena urpean dago, eta ur gainean geratzen den apurra lehengo mendi-tontorrak dira, gaur egun Artxipelago moduko bat osatzen dutenak, eta bizimodua ez da erraza, ezta harremanak ere. Artxipelagoa podcast-fikzioa, audio formatuan arrakasta izan ondoren orain komikira jauzi egin duena.

1 edition

Podcastak bezainbeste harrapatu nau

5 stars

Agian ez da podcasta bezain konplexua, gazteengana heltzeko asmoa baitu, eta erritmo biziagokoa baita, baina ikaragarri gustatu zait Jare eta konpainiarekin berriz aurkitzea eta komiki formatuan irakurtzea. Podcasta zure gustukoa izan bazen, uste dut komiki hau ere gozatuko duzula. Gauza txar bakarra aurkitu diot: laburregia dela!

Artxipelagoaren lehen denboraldia hartzen du oinarritzat, beraz, bigarrenaren zain!!!