Oso latza izan da

Paperback, 104 pages

Euskara language

Published by Elkar.

ISBN:
9788413601168
5 stars (1 review)

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa eman du, jasandako tratuaren ondorioz. Hilketaren kontra altxatu diren ahotsak gorpua lurperatzearekin batera isildu nahi lituzkete ordenaren zaintzaileek, baina zenbait lagunek isilpeko plana egin dute, hilotz hori hilobitik jaso, hilkutxatik atera eta bere biluztasun lazgarrian argazkiak egiteko, torturaren gordina begien bistan jartzearren, ez ikusiarena egin nahi luketenentzat ere. Egiazko gertakariak bildu, bizirik jarraitzen duten lekukoak elkarrizketatu, protagonisten biografiak eraiki, eta kontakizun zirraragarri bat ondu du egileak, kazetaritzako kronikaren osagaiak dituena baina fikziozko idazlearen baliabideekin moldatua. Iragan hurbila gure orainera ekarriz, ahazturaren ilunpera kondenatu nahi izan den historiaren zati horri literatur istorio baten taupada eta dardara itzuliz.

1 edition

Liluratu egin nau

5 stars

#OsoLatzaIzanDa amaitu berri dut eta, egia esan, liluratu egin nau. Beste gauza bat espero nuen, agian fikziorago lerratutako zerbait (adibidez, Odol hotzean, Truman Capote non dena den nobela). Baina egia esan, denetarik dauka: nobela, kronika, saiakera...

Lehen kapitulua ikaragarria da, 9., 10., 11. eta 12. orrialdeak ez ditut erraz ahaztuko eta, nire ustez, liburuko onenak dira eta edozein irakurlek irakurri beharko lituzke. Edozein idazlek ere egin beharko luke. Liburuak urrats horiek jarraitu izan balitu, Paperjalen ez legoke izar nahikorik liburua kalifikatzeko, baina uste dut ezinezkoa dela 100 orri maila horretan ematea.

Azken batean, asko gozatu dut liburu hau irakurketaz, bai literaturari dagokionez, bai memoria historikoari dagokionez eta irakurtzea gomendatzen dizuet.